XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, garai honetan sortu ziren zientzi moderno askori oinarria emango zioten sintesiak.

Geografiarako Alexander von Humboldt-en (1769-1859) lana edo Palentologiarako G. Cuvier-ena (1769-1832), adibidez.

Mendearen bigarren erdialdian zehatzagoa egin zen zientzia, teoriak xehetasunez frogatuz, eta datu estatistikoak eskatuz: joera berriari positibismoa deitu zitzaion.

Honen metodoa Auguste Comte (1798-1857) filosofo frantsesak definitu zuen.

Aurrerantzean, zientzia zehatz, erreal eta positibo honek soilik lortu ahal izango omen zuen gizadiaren problemen irtenbidea.

Aurreko belaunaldien erlijio-fedearen ordez, gizaki modernoak zientzian fede berri bat behar du, zioen Comte-k.

KULTURA ERUDITUA ETA KULTURA HERRITARRAK

1815ean, Europako naziorik gehienek kultur iraganaldi luze eta aberatsa zeukaten beren atzean (...).

1815ean, erudituen kulturak neurriren batean etenda zituen jatorri erlijiosoekiko loturak.

(...).

1815ean, kultura erudituak ez zituen ezagutzen kultura herritarrak, haiek mespretxatzen ez zituenean.

Gehienez ere, iratzarraldi nazionalak zirikatuta, noizbehinka aurkitu zuen bere etorria eskualdeetako folkloreen ondarean.

Hala ere, hain zuzen ondare kultural horretantxe errotuta daude herriaren eta burgesia txikiaren mentalitatea.

Kultura iraunkorrak ziren hauek, menderik mende arian-arian mamituak; berauen jatorburuak denboren gauean galtzen ziren.

Aldakuntza politiko eta ekonomikoek ez zuten sobera aldarazi haien betidaniko gelditasuna.

Barru-barrutik kontserbakorrak ziren.

Hirietako kultura herritarrak izan ziren mugikorrago bakarrak, aldakorragoak ez esateagatik.

Baina 1815ean, batez ere landatarra zen Europa.

(...).

Kultura herritarrak espazioan eta denboran zehar egonkorrak, herri batetik bestera sakoneko aldeak zeuzkan, eskualde batetik bestera, leku batetik ondokora.

Haren ezberdintasun nabarrak ez zuen desegin ohitura, usario eta legenden ondare amankomuna.

Konfesio kristau ezberdinek ere nolabaiteko eraberdintasuna eman zioten guzti horri.

Hala ere, oro har, bere originaltasuna gordetzea lortu zuen kultura herritar bakoitzak.

(P. GERBOD).